ELKARRIZKETAK
Gure topaketa egiteko pilotaren munduko hainbat pentsonekin hitz egin dugu. Izan ere, haien iritziak jakitea asko lagundu gaitu gure topaketa antolatzen modu eraginkor batez. Hasteko Asier Ansaren iritzia partekatuko dugu. JFKZko gradua ikasi eta gainer pilotaren munduan murgildua dagoen gazte altsasuarra. Jarraian berari egindako galderak eta bere erantzunak idatziko ditugu: 1. Noiz eta zergatik hasi zinen pilotan jolasten? Asierrek: Modu ez arautuan txikitatik hasi nintzen, 3 edo 4 urte nituela etxean aritzen nintzen pilotari paretaren aurka ematen modu batean edo bestean. Eta modu arautu batean, 7 edo 8 urterekin kluban inskribatu nintzen eta ordutik aurrera etengabe. Zergaitiari dagokionez, ziur nago familiak eragindako zerbait izan zela, kulturari lotuta, hala ere esan bezala niri ere pila bat gustatzen zitzaidan eta hasi baino lehen nire kontu ibiltzen nintzen jolasten. 2.Noizbait parte-hartu duzu topaketaren batean? Nolakoa izan zen? Asierrek: Bai, uste dut p...