ELKARRIZKETAK
Gure topaketa egiteko pilotaren munduko hainbat pentsonekin hitz egin dugu. Izan ere, haien iritziak jakitea asko lagundu gaitu gure topaketa antolatzen modu eraginkor batez.
Hasteko Asier Ansaren iritzia partekatuko dugu. JFKZko gradua ikasi eta gainer pilotaren munduan murgildua dagoen gazte altsasuarra. Jarraian berari egindako galderak eta bere erantzunak idatziko ditugu:
1. Noiz eta zergatik hasi zinen pilotan jolasten?
Asierrek: Modu ez arautuan txikitatik hasi nintzen, 3 edo 4 urte nituela etxean aritzen nintzen pilotari paretaren aurka ematen modu batean edo bestean. Eta modu arautu batean, 7 edo 8 urterekin kluban inskribatu nintzen eta ordutik aurrera etengabe. Zergaitiari dagokionez, ziur nago familiak eragindako zerbait izan zela, kulturari lotuta, hala ere esan bezala niri ere pila bat gustatzen zitzaidan eta hasi baino lehen nire kontu ibiltzen nintzen jolasten.
2.Noizbait parte-hartu duzu topaketaren batean? Nolakoa izan zen?
Asierrek: Bai, uste dut parte-hartu nuela ikastolan topaketa batean, bakarra, Euskal pilota edo horrelako zerbait deitzen zena. Baina hori da daukadan oroitzapen bakarra betiko entrenamenduetatik kanpo. Ez naiz oso ongi oroitzen, baina partidu moduko batzuk egin genituen apostuak eginez. Eta gutxi gehiago, ariketaren bat edo zerbait gehiago egin genuela uste dut, baina nire oroitzapenean geratu den bakarra partidu horiek dira, nahasturik jokatu genituela. Baina, nik uste ariketa gehiago egin genituela, eta horretan oinarritzen zela, baina ni ez naizela oroitzen.
3.Zer egingo zenuke umeek pilotan gehiago parte-hartzeko?
Asierrek: Zaila da galdera honi erantzutea, izan ere modu asko daudela uste dut. Batetik eskola eta ikastola mailan uste dut pilotaren unidade didaktikoak garrantzi askoz gehiago izan beharko lukeela beste kirol famatuekin alderatuta. Bestetik, nik uste batez ere herri nagusietan kaleko frontoiak eta horrela egon beharko liratekeela umeak joan ahal izateko. Beste aldetik, klubek nik uste entrenamenduetatik haratago ekintzak antolatu beharko lituzketela, asteburuko ekintzak, udako ekintzak... Halako gauzak ez daudela nolabait betiko entrenamenduen barne, irekitzeko kanpoko jendeari, hau da, oraindik ere pilotan aritzen ez diren pertsonei. Eta nolabait horrela orokortuko nuke nik. Eta bueno azkenik betikoa, fomakuntza hobetzea pilota eskolen barnean, hau baita arazorik handiena, etorkizun batean umeek pilota utzi ez dezaten.
4.Parte-hartze hori bultzatzeko pilota topaketa bat egitea eraginkorra iruditzen zaizu?
Asierrek: Ez dakit, izan ere topaketa hitzaren barnean ezaugarri ezberdinak eman ahal dira. Ondorioz da gehiago topaketa horren konfigurazioaren arabera. Batetik, monitore formatuak izan behar dira eraginkorra izateko. Eta oso ondo egokokituak egon beharko dira umeen ezaugarriei. Izan ere, umeak pilotaren munduan murgiltzeko topaketa hauek ezin dira izan entrenamendu bat bezalakoak. Baina bai, berez topaketak, holako eguntxoak edo halako kanpusak egitea ondo legoke, baina berriz diot ezaugarriak direla garrantzitsuenak.
5.Taldeetan umeekin lan egiteko modua egokia iruditzen zaizu? Zer iruditzen zaizu garrantzitsuagoa, ume guztiek pilotaz disfrutatzea eta jolasteko aukera izatea edo pilotan dagoen maila igotzea jokalari onenak hautatuz?
Asierrek: orokorrean monitoreen araberakoak dira klaseak, ez dago inolako metodologia egokirik Euskal Herriko talde guztietan. Hortaz, esango nuke ezetz, ez dela modu egokia. Horri lotuta,nire ustez, entrenamenduak oso tradizionalak dira, pedagogikoki ez dira gauzak lantzen. Eta azkenean nahigabe onenen selekzio bat egiten da, entrenamendu sistemagatik, izan ere puntuak lortzera bideratuta dauden ariketak egiten dira edo partiduak zuzenean. Eta ondorioz, horrek talentuen selekzio bat gauzatzen du eta listo, motibazioa emaitzaren arabera utziz. Ondorioz, argi dago nik garrantzi gehiago ematen diodala ume guztiek ahalik eta gehien disfrutatzeari. Izan ere, horrek ere izan behar ditu emaitza onak gero pilotari hobeak egotean. Izan ere nolabait ume gehiago pilotan aritzeak, bertatik talentua duen jendea ateratzeko probabilitatea handitzen du.
8.Generoari dagokionez, emakumeon parte-hartzea sustatzeko topaketa modu egokia iruditzen zaigu guri, zer pentsatzen duzu zuk?
Asierrek: hau oso zaila da, esango nuke topaketa batek berez ez duela lortuko emakumeen parte- hartzea sustatzea. Izan ere, hau lotua dago lotura komunikatiboari. Izan ere Euskal Herri mailan ematen diren emakumeen arteko txapelketak ez dira telebistan agertzen, bakarrik gizonenak. Nik uste kontua dela gizartean pilotaren inguruan daukagun iritzia aldatzea, hau da, gizonen kirol bat dela baztertzea. Are gehiago, entrenamendu sistema eta eskoletan ematen den modua aldatzea, izan ere puntuazioa eta lehiaketa sustatzen den heinean emakumezkoak kaltetuak ateratzen dira. Izan ere, oraingo egoeran gizonen disfrutera bideratuta dago, izan ere txikitatik kirol hauetan gehiago parte-hartu dutenez errazagoa da beraietzat irabaztea. Eta gero, topaketa bat egitekotan, noizbait egon izan naiz genero berdintasunaren inguruko mahai- ingururen batean, nire iritzia da emakumeentzako soilik izan beharko dela, hau da, ez naiz mistoaren aldekoa kasu honetan. Izan ere, modu honetan bakarrik sentituko baitira guztiz eroso emakumeak, inolako subordinaziorik gabe, ezta gutxietsiak sentitu gabe. Modu bakarra izango da nolabait kirolaz apropiatzeko eta beraiena sentitu dezaten, beraientzat sozialki beste estereotipo horiek hausten ez diren bitartean
Ondoren, Tolosa ondoko herri txiki batean, Alegin hain zuzen, heziketa fisikoko irakaslea den Andu Martinez de Rituerto elkarrizketatu dugu. Heziketa fisikoko irakaslea izateaz gain, bost seme-alaben aita ere bada.
1. Zenbaterakoa da pilotarekiko daukazun/izan duzun harremana?
Anduk: Lana egin dudan ikastetxe guztietan, azken 25 urtetan, frontoia izan dute… orduan, urtero landu izan det bai pala eta bai esku pilota. Hori da dudan harreman nagusia.
2. Inoiz izan al zara pilota topaketa batean?
Anduk: Ez, ez naiz pilotako topaketetan egon.
3. Zer egingo zenuke umeak pilotan parte hartze handiagoa izateko?
Anduk: Egia esan, esku pilota orokorrean nahiko kirol antolatua da eta lehiaketari begira dago eta paradoxikoa da ze, herrietan, nik orain lana egiten dudan inguruan, Alegin, baino bueno Alegin, Tolosan, Amezketa, Altzo, Ikaztegietan afizio handia dao eta era ludikoan umeak asko jolasten dute pelotan. Adibidez jolas garai guztitan eta eguerdietan eta beraien herrietan denbora librean askotan ibiltzen dia frontoian “txokotan” edo beste edozein gauza eginez. Ordun, nik ustet alderdi ludiko hoi bultzatu beharko litzakela, eta gero, hor selekzio natural bat eotea, ez? Hobenak “feedback” positiboa dute eta jarraitzen dute jokatzen. Orduan, agian, lortu beharko genukeena da talde homogeneoak egitea, hasi berriekin eta, jolasteko aukera bermatua izan dezaten. Bestela normalen abilezi gutxien daukatenak atzera gelditzen dia ze beti txokoan daude edo ez dute besteak bezela jolasten. Nik ustet hasiera hortan, nik hartuko nituzke mailaren araberako taldeak eta hobekuntza ematen den heinean talde batea o bestea mugituz.
4. Parte hartze hori bultzatzeko, pilota topketa bat aproposa izango litzake?
Anduk: Bai, nik ustet baietz, aproposa izan daiteke. Definitu beharko litzake topaketa bezela ze ulertze deun, ez? Baino… bueno, herri konkretu batean horrelako pilota topaketa bat antolatzea nik ustet ideia egokia izan daitekela, bai.
5. Pilota talde federatuetan haurrekin aritzeko modua egokia iruditzen al zaizu?
Anduk: Bai, lehen komentatu dudan bezala, talde federatuak normalean bai egiten dute promozio lana, baino batez ere errendimendura bideratzen dute beraien lana, ordun nik ustet federazioetatik edo nunbaitetik sortu beharko litzaiakeela baita ere kirola, kasu honetan, esku pelota edo pala, bueno, pelotaren inguruko jokoak ulertzeko era ludikoagoa eta txapelketa normalizatuetan parte hartu izan beharrik gabe. Bestei gabe, lagun artean elkartu, jolastu eta ondo pasa. Alde horretatik (errendimendura begira) nik uste lan egokia egiten dutela baino nik beste alderdi hori ere gehituko nuke.
6. Zer da garrantzotsuagoa, haur guztiak jolastea eta aukera berdinak izatea, edo jokalari hoberenak aukeratu eta gainontzekoak baztertzea?
Anduk: Galdera hau, aurreko galderan eman dudan erantzunarekin loturik dago… Kirol guztietan, orain arte, federazioen lana normalean bideratua egon da goi mailara edo errendimendura, hobenak aukeratzera eta hoiek konpetizioetan eta lehiatzen jardutea, eta horretarako prestatzea. Baino lehen esan dudan bezala, nik ustet beste alderdi sozialagoak landu beharko lituzketela taldeek ere, eta izan beharko lukete talde ludikoagoak edo konpetiziorik gabeak eta nola edo ahala, biak uztartzea. Nik uste importantea dala bai ume, gazte eta helduk aktiboak izatea, eta pelota aisialdirako aukera paregabea da. Orduan ba bueno, alderdi hori bultzatzea ustet interesgarria dala.
7. Generoari dagokionez, topaketa bat emakumezkoen parte hartzea sustatzeko aproposa dela iruditzen zaigu, zer pentsatzen duzu zuk?
Anduk: Erabat ados. Nik ustet esku pilota oso kirol maskulinoa izan dala, azken urte gutxitan esfortzu bat egiten ari da eta emakumeak presentzia dute eta nik ustet indartu behar dala. Nik gogoan dut orain dela hamabost bat urte bi neska oso habilak izan nitun, pelotan mutil guztikin ibiltzen zian eta bueno, etzuten aukerarik izan garai hortan eta orduan pala egin behar izan zuten, pala egiteko aukera zuten baino gaur egun, esku pelota egiteko aukera badago. Gai honekin lotuta nik aipatuko nuke pelota gogorrekin hasteko garaia eta nik badakit jokoa asko aldatzen dela… baino, askotan nere kezka da azkarregi ez ote dian hasten “tokezko” pilotekin, takoak behar dituztenak eta... bueno, umeen eskuak ez dakit noraino ez ote ditugun behar baino azkarrago pittin bat hondatzen. Nik agian proba egingo nuke pilota goxoekin urte batzuk luzatu edo behintzat ez horren pelota gogorrekin.
8. Adinari dagokionez, zein da topaketa batean parte hartzeko adinik egokiena?
Anduk: Nik DBH-n egin dut lan beti, eta ez dakit txikiagok nola moldatzen diren. Nere esperientziagatik, DBH lehenengo mailan iada abilezia handiarekin iristen dira batzuk nik ustet 10 urtetik aurrea edo eta habilenekin… baino hoi ia agian izango zan, bueno, pixkat hoberenen multzoan, bestela nik ustet zortzi-beatzi urtekin zaila dala umea asko topatzea habilezi nahikorekin ondo emateko pelotai eta... baino 10-11-12 urterekin nik uste ume askok iada koordinazio maila nahikoa dutela joko askotan parte hartzeko eta joko hoiek arrakastarekin aurrera eramateko.
9. Guraso bezala orain... zer pentsatzen duzu haur batek, astean zehar entrenatzeaz gain, ia astebururo partiduak izateaz?
Anduk: Bueno, hau matizatu beharko litzateke. Nik ustet eskola kirolaren antolamentua pittin bat, eta filosofia aldatu beharko genukeela. Momentu honetan, eskola kirola orokorren lehiara zuzendua dago, eta nik uste dut ikuspegia zabaldu beharko genukeela. Ordun ba… nik mantenduko nituzke larunbateko egunak, baino izena aldatuko nieke, nik ez nieke esango partidua, baizik eta topaketak. 12 urterarte nei iruditzen zait taldeko kirolak landu beharko liratekela; saskibaloia, eskubaloia, boleibola, futbola… eta bakarkakoak ere frogatu; igeriketa, atletismoa, judoa espezifikoagoa izan daiteke eta agian konplikatuagoa baino aukera bat izan daiteke. Eta nik aukera ludiko handiagoak eskeintzen dituzten kirolak ere sartuko nituzke; mendiko bizikleta, eskalada, orientazioa, piraguismoa aukera badago… Astean zehar hauek nolabait landu, eta asteburuetan topaketa bat egin beste ikastetxeekin, astean zehar edo hilabete horretan landutakoa praktika... agian lehiatuan jartzeko. Baino ez zergatik eskolako taldearekin. Izan daiteke taldeak nahastuz, edo bueno, mila aukera ikusten ditut. Azken finean, eskola kirolaren helburua bada alde batetik garapen motriza eta kirol ezberdinen garapen tekniko-taktikoa baino nere ustez oso konponente handia du garapen sozioemozionalean. Ordun, horretarako, nik ustet jarduera fisikoen abanikoa zabaltzea eta jende ezberdinarekin lantzea eta batez ere umeek mezu positiboak eta zuzenak jasotzea oso garrantzitsua iruditzen zait.
10. Guraso baten ikuspuntutik, zer aldatuko zenuke haurren esku pilotan? Eta irakasle baten ikuspuntutik?
Anduk: Bueno, lehen irakasle bezela esan det… agian pelota goxoak… ba eztakit ze hamalau urterarte agian mantenduko nituzke eta lehia ere bueno, agian aldatu. Igual partiduak 22ra izan beharrean, adibidez set-etara jolastu, 10 puntuko bi set edo zortzi puntuko bi set eta enpate iñezkeo beste bat sei puntura… eta lehen esan bezela, lehia gustatzen ez zaien umek edo horren abilak ez direnentzat ere aukera sortzea jolastu dezaten. Normalen lehia eta irabaztea inportantzia daukan gauza bakarra bada, ume batzuk bazterrea gelditzen dia. Bueno, kasu hontan berdin pentsatzen det irakasle izanda edo aita izanda. Nik ustet ikasi behar deula uztartzen, alderdi lehiakorra eta konpetitiboa eta zer alderdi ludiko eta aisialdirako balio duna. Ustet ikasi behar deula hoi, ze bestela, hor eten bat gelditzen da, eta askotan iristen dia 16-17 urtetara eta ume askok kirola uzten dute, ez dutelako bere tokirik topatzen. Gelditzen dianak oso onak dia, eta nazkatu iten dia, partidu guztik galdu… ta nik ustet horregatik garrantzitsua dala konponente ludiko hori indartzea baita ere.
Bukatzeko, Ezkurdia izena duen pilorati profesionalaren iritzia partekatuko dugu zuekin.
1.Nola hasi zinen pilotan jolasten?
Nire etxean pilotaren zaletasun ikaragarria dago, azkenean nire bi osabak erremontistak izan ziren profesionalki . Modu berean nire aitak ere afizio ikaragarria, eta afizionatu mailatan ere partidu batzuk jokatu izan ditu. Eta azkenean zer ikusten den etxean transmititu egiten da. Eta ondorioz, ni txikitatik 5-6 urterekin hasi nintzen Arbizuko pilota eskolan eta handik Aurrera urtero apuntatzen nintzen, oso gustora joaten nintzen. Azkenean niri betidanik gehien gustatu izan dena pilota izan da eta zortea izan dut, gero profesionaletara pasa naizelako.
2.Noizbait hartu duzu parte topaketaren batean?
Ez, ez dut sekula parte-hartu inongo kanpus edo pilota topaketa batean, beti, lehenago esan dizudan moduan Arbizuko eskolan ibili naiz. Eta gero azkeneko urte eta erdia Oberenara joan nintzen, Iruñako klub batera.
3. Noiz eta nola pasa zinen profesionalki jolastera?
Orain dela 6 urte pasa nintzen 2011ko abenduaren 28an, eta azkeneko urte betean Jokin Etxenaizekin entrenamendu batzuk egiten. Eta egia esan azkeneko bi urteak onak izan nituen afizionatu mailan eta txapelketa bastante irabazteko aukera izan nuen, zortea. Eta egia esan aukera eman zidaten profesionaletara salto egiteko, eta noski niretzako berri osa ona izan zen, poztasuna eman zidan. Nire txikitako ametsa egi bihurtzeko aukera eman baitzidaten. Eta oso momentu polita izan zen.
4.Zer egingo zenuke umeek pilotan gehiago parte hartzeko?
Umeek pilotan gehiago ibiltzeko, ez dakit, zaila da, nik uste Gipuzkoan oso ondo egiten ari dutela, eta afizio handia dago, nahiz eta Nafarron pixka bat jaisten ari den. Baina zaila da, gaur egun kirol asko daude. Lehen igual herri txikietan pilota bakarrik zegoen edo futbola, baina gehien bat pilota, frontoi bat zegoen eta denak pilotaka aritzen ginen. Eta orain, esan dudan moduan kirol mota asko daude umeen esku, denetatik egiten dute, eta azkenean zaila da. Modu berean esango nuke futbola jolasteko errazagoa direla , izan ere lagun artean gehiago praktikatzen da, pilotan bakarrik egoten zara. Ondorioz gazteetan gogorrago egiten da, baina azkenean bakoitzaren gustuen arabera izaten da. Eta bueno nik horregatik esango nuke gehienbat afizio gutxitu egin dela, baina zaila ikusten dut zer egin jakitea. Nik uste dut lanean ari direla eta lortuko dutela.
5. Parte-hartze hori bultzatzeko pilota topaketa bat egitea eraginkorra iruditzen zaizu?
Bai, nik uste pilota topaketak garrantzitsuak direla, eta ongi etorriko direla. Orain dela 2 edo 3 urte Elkar-pilota fundazioa sortu zuten lau pilotarik, Irujo, Eunate, Eugi neguan gazteei edo nahi zutenei apuntatu eta erakusteko . Eta gero horiek badakit udaran kanpusak ume asko apuntatzen direla, eta nik uste laguntza den guztia ona dela pilotaren munduan.
6.Taldeetan umeekin aritzeko modua egokia iruditzen zaizu?
Nik ez dakit egokia den edo ez umeekin ibiltzeko, baina azkenean entrenamenduak asko aldatu dira. Azkeneko urte hauetan umeekin ere pixkat egiten ari dira personalizatuagoak diren entrenamenduak. Baina, zaila da gazteetan entrenamenduak eta hori dena nola egitea zaila da, ez da gauza erreza. Baina nik uste aldatu dela egiteko era, eta dena Aurrera doa. Eta nik uste egindako pausoak onak direla, eta garrantzitsua da umeei entrenamenduak egokitzea, ez aldiz esatea pilotari emateko eta ibiltzeko sinmas , edo partiduak egiteko. Hau ere egin beharra dago, baina gero gauza espezifikoak ere egitea niretzako oso garrantzitsua da.
7. Zer iruditzen zaizu garrantzitsuagoa: ume guztiek pilotaz disfrutatzea eta jolasteko aukera izatea edo pilotan dagoen maila igotzea jokalari onenak hautatuz?
Nik uste bi gauzak direla garrantzitsuak, bai umeek disfrutatzea pilotaka, eta kopurua igotzea, baita maila igotzea ere. Horregatik esan dudana, entrenamenduak aldatzea garrantzitsua dela, hau da, ez izatea arratsalde osoa pasatzea partiduak egiten edo horrelako gauzak. Eta bi gauzak dira garrantzitsuak umeak erakartzea, zergatik beraiek gabe ezin da, izan ere azkenean kopurua igo beharra dago, edo behintzat mantenitu. Eta gero maila igotzea ere nik uste garrantzitsua dela, baina bueno maila azkenean ibilita eta entrenatuz lortzen da. Baina inportanteena umeek eta gazteek behintzat jokatzea eta disfrutatzea , gutxinaka ikas dezaten. Eta kirolaz gozatu, pilotaz gozatu eta mundu horretan ibiltzea. Eta geroago zortea izanez gero ba mailaz igotzea, izan ere hori ere garrantzitsua da.Baina hala ere nik esango nuke hasiera batean garrantzitsuena dela umeak eta gazteak ibiltzea, eta maila gerorako
8. Pilotan hasi zinenetik umeekin egiten diren topaketaren batean egon zara edo antolatu duzu?
Ez, ez dut inoiz egin topaketarik, ezta parte-hartu ere. Baina esan dudana, orain duela bi edo hiru urte badabiltzala jendea hortan, eta nire ustez oso la nona ari dira egiten.
9. Generoari dagokionez topaketa modu egokia dela uste dugu guk emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko, zer pertsatzen duzu zuk?
Bai, azkenean topaketetan, herri txikietan eta klub guztitan nik uste emakumeren bate do neskaren bat egoten dela, eta hori oso garrantzitsua da. Azkenean, neskak edo emakumean pilotan ikustea oso pozgarria da, ikaragarri jokatzen dute eta orain indarra hartzen ari da emakumeen pilotak, eta oso berri pozgarria da. Gainera, jendea lanean ari da hori bultzatzeko, eta oso ondo egiten ari dira, berri oso ona. Eta behar bada horrela topaketetan parte-hartzen jarraituko dute, bai txapelketak antolatuz, bai indarra emanez. Batik bat pilotari indarra emanez bai mutilek eta baita neskek ere jokatzeko, izan ere oso berri ona da.
10.Adinari dagokionez, zure ustez topaketetan parte-hartzeko zein da adinik egokiena
Egia esan ez dakit topaketatan ze adinekin ibiltzen diren gehien bat, o ze adin izango zen egokiena. Izan ere adina nik uste ez dela hain garrantzitsua, igual txiki-txikitatik ez hastea gomendatuko nuke nik, baina ez dakit. Hala ere, nik uste garrantzitsuena eskuan hartu eta ibiltzea dela, eta pilota munduarekin harremanean jartzea. Eta umeak eta ez hain umeak pilotaka ikustea, disfrutatzea, frontoietan egotea. Nik uste hori dela politena eta egokiena. Eta adina ez dakit, azkenean bakoitzaren arabera izango zen, izan ere adin guztitakoek daukate aukera pilotaz disfrutatzeko, eta hori da nik pentsatzen dudana. Ahalik eta afizio gehien dagoen pilota munduan, edo behitzan dagoena mantentzen dugun, izan ere jendea lan egiten dabil eta egin beharra dago.

Comentarios
Publicar un comentario