ADINA: Lh4, 5 eta 6 mailak (9, 10 eta 11 urte) HAUR KOPURUA: 40 PILOTALEKUA: Altsasuko kiroldegia PILOTALEKUAREN BANAKETA: frontoia bi zatitan eta kiroldegia beste bi zatitan. Eremu bakoitzean ariketa ezberdin bat burutuko da eta ikasleak errotatzen joango dira, eremuz eremu, eremu bakoitzean 30min igaroz (gutxi gora behera, azalpenak barne) TOPAKETAREN IRAUPENA: 2 ordu inguru SAIOAREN IREKIERA: Saioa irekitzeko eta haurrak egoera berrira ohitu daitezen, antzeko egitura duten joko batzuk burutuko ditugu: Saioa hasi baino lehen, ikasle bakoitzari pegatinatxo bat emango zaio bertan bere izena idatzi eta kamisetan itsatsi dezan. Ikasle guztiak elkarrekin arituko dira. Antolakuntzako norbaitek kolore ezberdinetako pilotak (4) botako ditu kantxara (ume kopuruaren arabera) eta haur bakoitzak pilota bat harrapatzen saiatu beharko du. Modu honetara, 10ikasleko 4talde sortuz. Behin lau taldetan egonik, talde bakoitzak beste jolas bati ekin beharko dio. T...
Aupa, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziaren gradua ikasten gabiltzan lau ikasle gara eta pilotaren inguruko topaketa bat antolatu dugu, geure helburu nagusia zuek gozatzea izanda. Izan ere, topaketa honen helburua ez da elkartzen garenak pilotari profesional bilakatzea, baizik eta ondo pasatzea eta pilotaren munduan murgiltzen hastea. Hasteko, argi izan ezazue topaketa mistoa dela eta 2. mailatik 5. mailara bitarteko Altsasuko edozein eskola edo ikastolako eskola kirolan aritzen den edozein ikasle etorri ahal dela. Lasai pilotan adituak ez bazarete, ez da beharrezkoa! Jarraian, topaketaren plana aurkeztuko dugu. Geure helburua ahaztu gabe, goiz osoan zehar egiteko hainbat joko prestatu ditugu. Gainera frontoian zehar sakabanatuko garenez, talde ezberdinak egongo dira eta denok praktikatuko ditugu joko guztiak. Ondorioz, jarduera fisikoa egiteaz gain, jendea ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea dugu geure goiz interesgarri hau. Modu berean, taldeko ...
Comentarios
Publicar un comentario