KONTUAN HARTUTAKOAK
Topaketa prestatzeko garaian informazioa bildu dugu era egokian antolatzeko, hona hemen ikasi duguna eta kontuan hartu duguna.
Haurrek ikasteko modurik egokienetako bat jokua da. Berdin du ze motatako jokua den, imaginazioa lantzen da eta informazioa era inkonszientean prozesatzen eta barneratzen da; gaitasun fisiko zein intelektualak lantzen dira. Horregatik gure topaketan pilota jolastearen bitartez ikastea funtsezkoa da.
Zazpi urtetatik aurrera haur batentzako kideak eta kooperazioa oso garrantzitsuak dira, adin honetatik aurrera taldeko jokoak oso aberasgarriak dira umeentzat.
Jokoa zuzentzen duen pertsonari dagokio irabazteagatik dagoen konpetentzia hori baretzea edo bideratzea, horretarako hurrengo gauzak egingo ditu: argitasun osoz jokuaren arauak azaldu eta bete daitezen ziurtatu, gaitasun bai fisikoak bai intelektualak garatzen dituzten jokuak aukeratu (ez mota batekoak soilik, aberasgarriagoa izan dadin) eta jokuaren garapena behatu, arazoak ekiditzeko.
Pilotari buruzko topaketa bat egitea oso aberasgarria eta garrantzitsua iruditzen zaigu, gure kulturaren adierazle nagusienetariko bat delako eta nabarmentzeko eta aurrrera ateratzeko zailtasunak dituenez gero bultzadatxo bat behar duelako. Topaketa bat egitea haurren artean pilota presente egon dadin modu paregabea dela sinisten dugu. Era honetan gure kulturaren alde hau bizirik mantenduko da hurrengo belaunaldietan, zaletasuna sortuz. Xalbador, Urepeleko bertsolariak kantatu zuen bezala: «Joko huntan lau molde dezazkegu ikus: esku-larruz, xisteraz, palaz edo eskuz. Bainan den denak arima ber-beraren gorputz». Euskal izaerarekin zerikusia duen kirol hau gal ez dadin ahalegintzen gara beraz.
Comentarios
Publicar un comentario