SARRERA

Aupa, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziaren gradua ikasten gabiltzan lau ikasle gara eta pilotaren inguruko topaketa bat antolatu dugu, geure helburu nagusia zuek gozatzea izanda. Izan ere, topaketa honen helburua ez da elkartzen garenak pilotari profesional bilakatzea, baizik eta ondo pasatzea eta pilotaren munduan murgiltzen hastea. 

Hasteko, argi izan ezazue topaketa mistoa dela eta 2. mailatik 5. mailara bitarteko  Altsasuko edozein eskola edo ikastolako eskola kirolan aritzen den edozein ikasle etorri ahal dela. Lasai pilotan adituak ez bazarete, ez da beharrezkoa!

Jarraian, topaketaren plana aurkeztuko dugu. Geure helburua ahaztu gabe, goiz osoan zehar egiteko hainbat joko prestatu ditugu. Gainera frontoian zehar sakabanatuko garenez, talde ezberdinak egongo dira eta denok praktikatuko ditugu joko guztiak. Ondorioz, jarduera fisikoa egiteaz gain, jendea ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea dugu geure goiz interesgarri hau.

Modu berean, taldeko kideok pentsatzen dugu geure heziketa-sistema orokorrean nahiko zaharkituta dagoela. Ondorioz, heziketa modu berritzaile bat praktikan jarri nahiko genuke goiz horretan. Teoria eta horrelakoak alde batean utzita, eta pertsona bakoitzaren egoeraz jabetuz, jokoak pertsonen gaitasunei ahal bezain beste moldatzen saiatuko gara. 

Honekin jarraituz gure gizartean dauden estereotipoei ere aipua egin nahi diegu. Izan ere, goiz horretan zehar estereotipo guztiak alde batean utziko ditugu, eta neskak eta mutilak berdinak izango gara eta modu berean egingo dugu jolas, denok denon aurka.

Comentarios

  1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    Blog honetan datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte baina bibliografia ez dago modu egokian idatzia. Gainera, testuan zehar ez dira autoreak agertzen. Elkarrizketari dagokionez, aberasgarriagoa da aurrez aurre egitea informazio gehiago atera daitekeelako.
    Blogaren diseinua egokia da, orrien bidez informazioa erraz aurkitu daiteke baina zenbaki batzuk agertzen dira ikusterakoan zikintasun irudia transmititzen dutenak. Aurkezpena nahiko argia da, testua ordenatua dago eta erraz irakurtzen da. Hizkuntzari dagokionez, modu errazean irakurri eta ulertzen da beraz, kalitatea egokia da.
    Blogean, IKT-tresnak erabili dira, bideoak eta irudiak hain zuzen ere. Hauen bidez idatzitako informazioa argiago ikusten da.
    Azkenik, kolaborazio lana izan dela esan daiteke bideoetan partaide guztiak agertzen direlako.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    Hasteko, antolatzaileak zeintzuk diren adierazten da baina ez da erakunde bat zehazten ezta bere ezaugarriak aipatzen.
    Honekin batera, topaketa honetan parte hartu dezaketen haurren ezaugarriak adierazten dira baina ez da haien estaldura geografikoa zehazten. Hasieratik agertzen da topaketaren helburua zein den, beraz, blogean sartzen den edozein pertsonak hasieratik jakingo du topaketa zertan datza.
    Topaketa egunari dagokionez, saioaren dinamika argi azaltzen da taldeak nola egingo diren zehaztuz. Beste orri batean ariketa bakoitzaren deskribapena agertzen da bideoen bidez lagundurik. Bideoak eta azalpenak orri berean joateak erakargarriagoa egingo zuen. Bestalde, topaketetan erabilitako materiala ez da zehazten.
    Erabilitako instalakuntzei dagokienez, argazki bat agertzen da baina ez da ezaugarririk aipatzen. Honekin batera, giza baliabideak ere ez daude zehaztuak, hau da, ez da entrenatzaile kopurua eta haren eginbeharra agertzen.
    Bukatzeko, aurreikusitako gastuak gainetik aipatu dira zehaztasun handirik gabe.
    Kalifikazioa: 8
    Izaskun Baquedano Andueza. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.maila.

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):

    - 5 informazio iturri erabili dira baina ez dira zuzen aipatu.

    - Nahiz eta testua ordenatua egon batzuetan luzeegia eta korapilatsua da. Gainera ez dauka hau ulertzeko lagungarririk edo ez daude argi jarrita (grafikoak, eskemak, bideoak…).

    - 2 IKT erabili dira

    - Bloga erabilterraza, eta ordenatua da, baina ez oso erakargarria edo argia. Hala ere, atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.

    - Guztien parte-hartzea ziurtatu da.

    - Idatzia erakargarria da, baina batzuetan nahasia. Ortografia akats batzuekin.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

    - Ez dago ariketen sarrera oso argirik. Blogaren “Kontuan hartutakoak” atalean jardueren helburua eta zein motatako ariketak bilatzen diren azaltzen da eta “Topaketa”-n espazioaren antolakuntza azaltzen da. Baina “Ariketak” atalean zuzenean hauen azalpenera jotzen da.

    - Ez du jartzen zehazki nork antolatzen duen. Kontaktuan bere izen-abizenak eta e-maila agertzen da eta gastuetan Altsasuko udalaren partaidetzari egiten zaio erreferentzia. Baina hau ez da oso argi geratzen. Gainera ez dute beraien buruen aurkezpena egiten. Hala ere, topaketak oro har dituen helburuak beraienak direla suposatu daiteke lehenengo pertsonan idatzita baitago.

    - Ez dago batere argi. Sarreran LH 2. eta 5. maila bitarteko ikasleentzat dela esaten da eta “Topaketa”-n 4. eta 6. maila bitarteko ikasleentzat dela jartzen du. Gainera ikasleen ezaugarriei buruz ez da ezer esaten, eskola kirolean dabilen edonor eta edonongoa izan liteke.

    - Argi adierazten da kiroldegi bat eta frontoi bat erabiliko dela.

    - Ez da adierazten nork egongo den umeekin lanean eta zeinek egingo dituen koordinazio lanak. Taldean 4 kide egonik, bakoitza esparru batean badago, ez da koordinazio edo bestelako arazoak egonez gero horietaz arduratuko den inork.

    - Materiala ariketetan aipatzen da baina ez dago honen listarik.

    - Topaketaren helburuak lehenengo bi ataletan aipatu eta justifikatzen dira.

    - Ariketen deskribapenek ez dute orden zehatzik eta ez dira oso argi ulertzen. Batzuetan jokoaren helburua azaltzen da lehenengo, besteetan eremuaren antolaketa, puntuen arteko nahasketa… Bideoak lagungarriak dira, baina ez daukate titulurik jakiteko zein bideo zein ariketarekin doan.

    - 2 ordu eta erdiko topaketa izanik, 4 ariketa egonda, eta ariketa bakoitzean 30 minutu egonda eta 30 minutu horien barruan ariketa aldaketa eta deskantsua eman nahi bada, 40 ume direla kontuan izanik eta gainera ez dagoela koordinazioaz arduratzen den pertsonarik, ezinezkoa da joko erreala ordu eta erdira heltzea. Gainera, joko batzuk ordu erdiz egiten egoteko umeei luzeegiak egingo zaiela pentsatzen dut, hauek geldoegiak baitira.

    - Gastuen azalpena argi agertzen da.

    - Bideoak oso nahasiak dira, ez da argi geratzen zein ariketa den. Gainera ez dago argi taldekideak agertzen diren edo ez.
    Aurreko puntuan esan bezala, ariketaren bat ez dagoela oso ondo aukeratua pentsatzen dut, hau umeekin egiteko hain denbora luzez geldoegia iruditzen baitzait.
    Erreferentziak agertzen dira, baina elkarrizketak at, ez dira testuan aipatuak agertzen.

    3. Kalifikazioa: 7

    4. Leire Sánchez Cela, Hezkuntza eta kirol fakultatea JFK zientzien saila, Lehenengo maila.

    ResponderEliminar
  3. • Ebaluazio irizpide nagusien araberako oharrak:
    o Bildutako informazioari dagokionez, iturri ezberdinetatik lortu dute baina erreferentzien zatia ez da guztiz argi agertzen.Elkarrizketei esker informazio gehiagolortzen da eta lana aberasgarriagoa egiten du.
    o Diseinua nahiko ondo dago baina irekitzerakoan sarrera guztiak jarraian agertzea ez da oso erakargarria. Aurkezpenari dagokionez, ondo dago eta testua ulergarria da.
    o Hizkuntza maila ondo dago, denek ulertzeko modukoa da.
    o IKT tresnak erabili dituzte eta hauen bidez informazioa erakargarriagoa da.
    o Azkenik, kolaborazio lana izan dela esan daiteke bideoetan partaide guztiak agertzen direlako.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    o Antolatzaileei dagokionez, adierazten du nortzuk diren baina ez erakunde publiko edo pribatuak diren.
    o Haurrek izan behar dituzten ezaugarriak adierazten dira baina ez nongoak izan behar diren.
    o Bloggaren helburua argia eta zehatza da, beraz edonork jakin dezake zeri buruzkoa den
    o Saioaren dinamika era egokian azaltzen dute.
    o Ariketen azalpena idatziz eta bideoen bidez azaldu dute, horrela argi geratzeko aukera gehiago daude, baina beharbada bideo bakoitza dagokion ariketaren ondoan egongo balitz azkarragoa izango litzateke bilatzea.
    o Ez da zehazten ze material erabiliko den topaketan.
    o Erabiliko den instalakuntzaren argazki bat agertzen da.
    o Giza baliabideak ez daude zehaztuta, beraz ez dakigu beharrezkoak izango diren edo ez.
    o Azkenik, aurreikusitako gastuei buruz ez du gauza gehiegirik esaten.
    o Blog honen kalifikazioa: 8
    o Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietako 1. Mailako ikaslea, Iñaki Segurola Lopez de Munain

    ResponderEliminar
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    + Iturri desberdinak erabili dituzte informazio aberatsagoa lortzeko.
    + Aurkezpena argia da.
    + Kalitatezko hizkuntza eta oso ulergarria.
    + IKT tresnen erabilera egokia, baina argazki gehiago egoteak diseinu hobeago bat eragingo luke.
    + Testu gehiegi dagoela iruditen zait, adibidez, elkarrizketan, erakargarriagoa izango litzateke bideoren bat agertzea.
    + Kolaborazioa lana izan dela antzeman daiteke.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    +Proposatutako jarduera guztiak ondo azalduta.
    + Bideoak ariketekin batera agertzea oso ondo legoke.
    + Antolatzailei buruz, hain zuzen ere, erakundeari buruz ez da informazio asko agertzen.
    + Helburu interesgarria
    +Dinamika era egokian azalduta agertzen da.

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, nire kalifikazioa hurrengoa izango da: 7,5

    4. Amaia Otegi Alvarez. (1.mailakoa)

    ResponderEliminar
  5. 1- Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Erreferentzia asko gehitu dituzte baina, ez dituzte testuan aipatu; iturrien aipamena falta da. Bloga ez da oso erakargarria, testu gehiegi dago, irudiak eta grafikoak falta dira. Hala ere, bideo asko sortu dituzte, taldekide guztien kolaborazioarekin eta gainerako aspektuak ondo daude.

    2- Ebaluazio irizpide zehatzak:
    Blogean azaldu behar zen guztia ondo azaldu dute (topaketaren nondik norakoak, ariketak...). Ez dute argazkirik erabili ordea eta erreferentziak ez dituzte testuan aipatu.

    3- Aurreko irizpideak kontuan hartuta blogari jarritako kalifikazioa: 8

    4- Olatz Marquet Ferran. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar
  6. 1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak.
    ● Erreferentziak ez daude ondo idatziak, hala era 3 daude. Esan beharra dago testuetan zehar ez dela hauekiko erreferentzia asko egiten.
    ● Aurkezpena argia da eta ondo dago.
    ● Argazkiak ageri dira, bai eta bideoak ere.
    ● Blogaren antolaketa erabilgarria, erraza eta zuzena da.
    ● Kolaborazio lana ziurtatu da ariketen azalpen praktikoen bideoen bidez.
    ● Ondo idatzia dago eta ez da akats ortografiko nabarmenik ageri.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak.
    ● Jardueren deskribapena egokia da, gainera lehen aipatu bezala adibide praktikoen bideoak jarri dituzte ulergarriagoak eginez. Ariketen egituraketa egokia dela deritzot eta topaketa dinamikoa izango zelakoan nago.
    ● Esan bezala, oinarri zientifiko handiagoa beharko lukeela uste dut, bibliografia eta lan edo ikerketa gehiagotan sakontzea ondo legoke. Hala ere, koherentea da idatzitako guztia eta erraz ulertzen da.
    ● Gastuak eta giza baliabideen kalkulu teorikoak falta dira.

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, blogaren nota.
    7 bat jarriko nioke blogari.
    4. Izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    Martin Alvarez Aranzabal, EHU-ko Kirol eta Jarduera Fisikoko Zientzien Fakultatea.

    ResponderEliminar
  7. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Datuak jasotzeko bost iturri desberdin erabili dira, horietako 2 elkarrizketak direlarik.
    Grafikoak edo eskemak erabili ez diren arren informazioa oso argia eta zehatza da.
    IKTi dagokienez ariketak azaltzen dituzten bideoak eta instalazioaren argazki bat gehitu dituzte.
    Bloga erabiltzeko erraza da oso argia baita.
    Gehitutako bideoetan ez dira taldekide guztiak agerten, beraz ezin dugu kolaborazio lana izan denik ziurtatu.
    Testuak modu argi eta ordenatu batean idatzita daude akats ortografikorik gabe.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Sarrera bat dago eta bertan ongi adierazten dira topaketaren nondik norakoak.
    Nortzuk diren adierazi dute.
    Topaketa honen parte hartzaileak nortzuk izango diren bitan zehazten da. Sarrera atalean parte hartzaileak 2-5. mailakoak izango direla esaten da eta geroago topaketa atalean 4-6. mailakoak, beraz ez da argi geratzen. Estaldura geografikoari dagokionez ez zaio aipamenik egiten.
    Instalazioen kopurua eta nolakotasunaren berri ematen da.
    Giza baliabideak ez dira aipatzen.
    Beharrezkoa izango den materialaren tipologia eta kopurua ez da adierazten
    Helburuei garrantzi handia ematen zaie eta hasieratik zeintzuk diren argi uzten dute.
    Ariketak nolakoak diren argi azaltzen da eta gainera helburuei lotuta moldaketak egin daitezkeela aipatu dute, dena den bideoak atal honetan egongo balira erakargarriagoa izango litzateke.
    Saioa nolakoa izango den modu argi batean azaldu dute.
    Gastuen ingurukoak ere aipatu egin dituzte.
    Faltan bota izan dut izena emateko aukera eta topaketaren data.

    Aurreko irizpideak kontuan hartuta blogari jarritako nota: 7,5

    Mirari Ugarte Perez, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar
  8. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    - Oso ondo antoatutako aurkezpena, atal guztietara erraz iristeko
    - Hizkuntza simplea eta ulergarria
    - Hainbat informazio iturri erabili dituzte edukien informazioa aberasteko
    - Erreferentziak ez daude era egokian idatzita.
    - Argazkien falta nabaria da, hainbeste testu egon beharrean argazki gehiago tartekatuko nituzke
    - Izenburuetan klikatzean blog osoa agertu beharrean atal bakoitza bereiziko nituzke, hala ere diseinua ona da.
    - Bideotan partaide guztiak ageri dira, beraz esan dezakegu lan kolektiboa dela
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    - Erakunde pribatu edo publikoa diren ez dute zehaztu, nortzuk diren azaldu duten arren.
    - Bloggaren helburua zein den ondo azalduta dago
    - Topaketan egingo diren ekintzak azaltzen dituzte era argian.
    - Ariketen bideoak ondo eginda daude baina hauen antolaketa hobetu daiteke zein ariketari dagokion jakiteko.
    - Saioen dinamika oso ondo azalduta
    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, nire kalifikazioa hurrengoa izango da: 7,5
    4. Ander Legorburu, 1. maila.

    ResponderEliminar
  9. • Datuak jasotzeko 5 iturri ezberdinak erabili dituzte, horietatik bi elkarrizketa eta besteak liburuak eta artikuluak izanik. Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira baten URL-a izan ezik.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, galderari erantzuten dio baina ez dira grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili. Hala ere, gauza batzuk nahasgarriak dira: lehenengo 2 ordu inguruko topaketa izango dela dio eta ordutegian 2 ordu eta erdikoa ageri da. Bestalde parte hartuko duen adina ez zait garbi geratu; toki batean LH2-LH5 bitartekoak direla zehazten du eta gero LH4-LH6.
    • IKT-tresnen erabilera ona. Bideoak, argazkiak… erabili dira.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
    • Kolaborazio lana. Bideoetan partaide guztiak agertzen direnez guztien lana ziurra da
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da, ortografia akatsik gabe.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Antolatzaile mota ez dut ikusi
    • Praktikatzeko tokia ongi zehazten da.
    • Erabiliko den materiala ariketetako bideoetan ikus daiteke.
    • Saioaren helburua euskal pilota umeen artean sustatzea dela ulertzen da.
    • Ariketak bideoen bidez azaldu dituzte eta dinamikoak dira.
    • Gastuak ageri dira baina ez ditut ongi ulertu.

    3. Kalifikazioa 8

    4. Beñat Conde Orube JFKZ 1.maila.

    ResponderEliminar
  10. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    • Datuak jasotzeko zeinbat informazio iturri ezberdin erabili dituzte: 3 elkarrizketa eta artikulu pare bat. Erreferentziak ez dira modu zuzenean idatzi. Artikuluak testuan zuzenean aipatu dira eta interesgarria izan da. Egokiagoa izango litzateke elkarrizketak bideo edo audio bidez egitea, nahiz eta oso interesgarriak izan diren.
    • Diseinua egokia eta polita da eta atalak ondo sailkatuta eta ordenatuta daude. Izena emateko atala faltan bota dut. Ariketak ulertzeko orduan bideoak oso lagungarriak izan dira baina atal berdinean jartzea (azalpena eta ostean bideoa) jartzea egokiagoa ikusten dut.
    • Ikt tresnaak erabili dituzte: bideoak ariketak azaltzeko, pilotalekuaren argazkiak…
    • Bloga erabilterraza da, eta gauzak ondo aurkitu daitezke.
    • Nahiz eta ariketen bideoetan ez ikusi kolaboraziozko lana izan dela ikusi dezakegu.
    • Bloga modu argian eta ondo idatzita dago, hizkuntza egokia eta nahiko erakargarria da, ortografía akatsik gabea. Asko gustatu zait nola idatzita dagoen.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    • Sarreran ondo azaltzen da proposatutako jarduera.
    • Nortzuk diren azaldu dute baina ez dut antolatzaile mota zein den ondo ulertu.
    • Jardueran parte hartuko duten umeen adina aipatzen da. Estaldura geografikoari buruz ez da ezer esaten.
    • Instalazio kopurua eta tipología zehazten da.
    • Ez dira giza baliabideak zeintzuk izango diren adierazten.
    • Saioaren helburuak hasiera-hasieratik adierazten dira eta modu oso zuzenean.
    • Ariketak ondo azaldu dituzte eta ondo ordenatuta daude baina nahiago izango nuke bideoak ariketak irakurtzearekin batera ikustea. Bideoak oso lagungarriak izan dira.
    • Saioaren dinamika ondo planifikatua eta azaldua dago.
    • Gastuak zehatz adierazi dituzte.
    3. Kalifikazioa: 7,5
    4. Eider Iglesias Torres. Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1.maila.

    ResponderEliminar
  11. 1. Blog hau sortzeko 5 informazio iturri desberdinetik hartu dute informazioa, kasu honetan hiru artikulu eta bi pertsona adituak erabili dituzte. Horrez gain bi elkarrizketa eskegi dituzte, lehenegoa JFKZko gradua ikasi zuen ohiko ikaslea eta bestea heziketa fisikoko irakasle bateri.
    2. Blogaren aurkezpenari dagokionez, oso modu argian aurkeztu dute informazioa. Baina ariketen azalpenetan adibidez taulak eta grafikoak faltan bota ditut, apur bat eta aspergarria egin zait guztia irakurtzea eta adierzapen grafikorik ez eukitea.
    3. IKT-tresnen erabilera ere dauka blog honek zeren eta bideoak erabili dituzte baina argazkiak faltan bota ditut.
    4. Blogaren diseinua oso argia da eta erabil erreza eta horrez gain erakargarria.
    5. Kolaborazioa ikusi da blog honetan zeren eta kide guztiak bi edo hiru sarrera eskegi dituzte gutxi hora behera eta horrez gain elkarrizketan dirudienez guztiak agertzen dira. Bideotan ikusi ahal dugunez guztiak parte hartzen dute.
    6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea. Idazkera argia, garbia eta akats gabekoa da.
    7. Lanaren araberako irizpide zehatzak:
    -Blogean sarrera leihoan topaketaren informazio generala aurkitu dezakegu.
    -Ez da aipatzen ze antolatzaile mota den.
    -Instalazioen argazkiak agertzen dira. B
    -Ariketak era zehatz batean deskribatuta daude eta ulertzeko errezak dira.
    -Blog hau dinamikoa iruditu zait zeren hainbat modu desberdinetan eskeintzen zaigu informazioa eta ez bakarrik idatziz.

    BLOGAREN KALIFIKAZIOA: 8

    Iñaki Bellón Lozano
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea . 1. maila.

    ResponderEliminar
  12. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    - Hainbat erreferentzia iturri erabili dira, baina ez dira testuan zuzenean ageri.
    - Aurkezpena argia da eta ordenatuta dago, baina ez dira grafiko edo eskemarik erabili hobeto ulertzeko.
    - IKT-tresnen erabilpena ona izan da, argazkiak eta bideoak erabiliz.
    - Bloga erraztasunez erabiltzen da eta argia eta ordenatuta dago, nahiz eta hasierako orrian testu gehiena jarraian aipatzen den arren. Honek erakargarritasun gutxiago izatea eragiten dio.
    - Bideoetan taldekide guztiak agertzen dira, beraz, kolaborazio lana dela ziurtatu daiteke.
    - Idatzia argia da, baina ortografia akats gutxiekin.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    - Jardueraren sarrera egokia da.
    - Antolatzaileak zeintzuk diren azaltzen dute, baina erakundea eta bere ezaugarriak ez dira zehazten.
    - Parte-hartzaileen adina ez dago oso argi. Sarreran 2.mailatiko 5.mailarako umeak parte hartu dezaketela adierazten da eta topaketan 4., 5. eta 6. mailakoentzat dela agertzen da.
    - Jarduera kiroldegi batean gauzatuko dela aipatzen da.
    - Ez da adierazten antolatzaile kopurua ezta beraien ezaugarririk.
    - Materiala ariketetan zehar aipatzen da.
    - Topaketaren helburuak argi azaltzen dira.
    - Ariketen deskribapena idatziz eta bideo baten bitartez azalduta daude, bideoak beste atal batean egon arren. Bideoen gainean ariketaren izenburua faltan bota dut.
    - Saioaren dinamika modu egokian agertzen da.
    - Aurreikusitako gastuak aipatzen dira modu orokor batean.
    - Topaketaren data eta izena emateko aukera faltan bota dut.

    3. Kalifikazioa: 7,5

    4. Nekane Uria Gutierrez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako 1. Mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  13. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  14. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Hasteko, informazio iturriei dagokienez, 5 zenbatzen dira 2 artikulu tarteko. Blogean gehitzen diren elkarrizketak aproposak izateaz gain, oso interesgarriak dira. Ez da pilotariei bideratutako topaketa bat, euskal pilotarekin disfrutatu nahi duten edozein umerentzat da argi eta garbi. Esan bezala, IKT desberdinen erabilera nabaria da. Estetikoki, ez da oso erakargarria nahiz eta ordena mantentzen duen. Bloga oso erabilgarria da, atalak argi banatuta daude. Talde-lana ikusten da gehien bat lanaren egitura orokorrean baina bideoetan ez dira taldekideak agertzen.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Topaketan zehar egingo diren ariketak ondo adierazita daude eta ariketa funtzionalak eta dibertigarriak iruditzen zaizkit pilotaren inguruko topaketa baten planteatzeko modukoak. Gastuen atal bat dago eta baita erabilitako materiala zehazten da. Momentuko instruktore, begirale, monitore,… delakoen jardutea ez da zehazten. Taldekideen izena ere agertzen da. Hizkuntzari dagokionez, euskara egokia eta garbia da,ortografia akatsik gabekoa alegia. Azkenik, bideo batzuk ez dira

    Orokorrean, blog egokia eta landua ikusten da.
    KALIFIKAZIOA: 8

    Gorka Garcia Apodaka, JFKZ, 1.maila

    ResponderEliminar
  15. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Hiru elkarrizketak oso interesgarriak izan dira. Aipuak ez dira egin. Erreferentziak ongi idatzi behar dira. Erreferentzietan ez da gaineratu Ezkurdiari egindako elkarrizketa.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio. Agian, batzuetan, gehiegi idatzi duzue.
    • IKT-tresnen erabilera: Bideoak eta argazkiak erabili dira. Argazkiak nondik eskuratu dituzuen zehaztu. Irudi gehiago eta beste IKTren bat erabiltzea gomendagarria izan liteke.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua.
    • Kolaborazio lana ez da antzematen.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da eta ia ez du ortografia akatsik.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da. Topaketaren filosofia oso argi utzi duzue. Oso ikuspegi hezitzailea eta inklusiboa proposatu duzuelakoan nago.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zehaztu duzue?
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Norentzat da? Ez al dituzue maila ezberdinak jarri? Estaldura zehaztea garrantzitsua da.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da. Zehaztu instalazioen (pilotalekuen) ezaugarriak.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Interesgarria litzateke hezitzaileen ezaugarriak eta eginkizunak zehaztea.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Pilotak nolakoak izango diren zehaztu. Bestelako materialik ez duzue beharko?
    • Saioaren helburu zehatzak. Argi utzi duzue zeintzuk diren zuen helburuak.
    • Ariketen deskribapena. Bideoak eta ariketak bat doaz? Kopuru ezberdina jarri duzuelako diot. Ariketak interesgarriak dirudite, baina bideo formatuan eta azalpena bideoan bertan eginez gero, hobe ulertuko lirateke. Ariketen azalpenak nahasi samarrak dira batzuetan (elementuen ordena, adibidez). Ariketaren bat, paseena kasu, bestelako ekintzaren batekin konbinatuko nuke.
    • Saioaren dinamika. Dinamikaren eskema argiago jar daiteke, errotazioak azalduz, adibidez. Taldeak egiteko modua, oso interesgarria.
    • Aurreikusitako gastuak. Zenbat pilota behar dituzue? Zenbateko kostua izango du? Eta hezitzaileek ez dute kobratuko?
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) ez dira gaineratu.
    • “ez baldin badute mailarik ez dugulako umeak agobiatzerik nahi”: kontuz, lehiatzeko gai ez badira eta lehia proposatzen baduzue “agobiatuko” dira, ziur. Egokitzapenak prest izan behar dituzue.
    • Kontuz Fakultatearen izenarekin: “Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea”.

    3. Kalifikazioa: 7,5

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

KONTAKTUAK

ELKARRIZKETAK