TOPAKETA

ADINA: Lh4, 5 eta 6 mailak (9, 10 eta 11 urte)

HAUR KOPURUA: 40

PILOTALEKUA: Altsasuko kiroldegia




PILOTALEKUAREN BANAKETA: frontoia bi zatitan eta kiroldegia beste bi zatitan. Eremu bakoitzean ariketa ezberdin bat burutuko da eta ikasleak errotatzen joango dira, eremuz eremu, eremu bakoitzean 30min igaroz (gutxi gora behera, azalpenak barne)

TOPAKETAREN IRAUPENA: 2 ordu inguru

SAIOAREN IREKIERA: 
Saioa irekitzeko eta haurrak egoera berrira ohitu daitezen, antzeko egitura duten joko batzuk burutuko ditugu:

  1. Saioa hasi baino lehen, ikasle bakoitzari pegatinatxo bat emango zaio bertan bere izena idatzi eta kamisetan itsatsi dezan.
  2. Ikasle guztiak elkarrekin arituko dira. Antolakuntzako norbaitek kolore ezberdinetako pilotak (4) botako ditu kantxara (ume kopuruaren arabera) eta haur bakoitzak pilota bat harrapatzen saiatu beharko du. Modu honetara, 10ikasleko 4talde sortuz.
  3. Behin lau taldetan egonik, talde bakoitzak beste jolas bati ekin beharko dio. Taldeko 10 ikasleak borobil batean jarriko dira eta pilota bata besteari pasaz beraien izena esango dute. Ondoren, gainontzekoen izenak “ikasi” ostean, botatzen dioten pertsonaren izena esan beharko dute. Hala ere, zati honetan ikasleek osatutako zirkuluaren erdian borobil bat marraztuko da (edo uztai bat pini) eta beste ikasle bati baloia jaurtitzerakoan, lehenengo borobil horretan bote eman beharko du.  
  4. Taldekideak eta haien izenak ikasi ostean, ikasle bakoitzari zenbaki bat jarriko zaio eta zenbaki berdina ezarri zaien ikasleak elkartuko dira talde ezberdin batean. Ondoren, talde bakoitzari egokitu zaion koloreko peto bat jantziko dute ikasleek.

Comentarios

Entradas populares de este blog

SARRERA

KONTAKTUAK

ELKARRIZKETAK