ARIKETAK


  • 1.eremua: Joko hau kiroldegian jokatuko da, hain zuzen saski baloiko kantxan. Bi talde egongo dira (5 ikaslekoak) eta elkarren kontra jokatuko dute. Talde bakoitzaren helburua, saski baloiean bezala, pilota kanastan sartzea izango da, kasu honetan euskal edo teniseko pilota batekin. Talde bakoitzak bost pilota izango ditu, kide bakoitzeko bat. Ahal duten azkarren kantxako alde batetik beste aldera korrika joan beharko dute, pilota eskuetan dutela, talde aurkarikoek harrapatu gabe (hauek ere pilotak dituztela kontuan izanik). Kontrako taldeko kantxan dagoen lerro bat pasa ondoren ezingo dituzte harrapatu, eta kanastara iristean pilota jaurti egingo dute. Harrapatua izanez gero ez da eliminaketarik egongo, horren ordez hasierako tokira bueltatu beharko dute umeek eta berriro hasi. Pilota lehenengoan sartu ez gero beste taldekoak harrapatzera joan behar da. Bost pilotak lehenbailen saskiratzen dituen taldeak irabaziko du.
  • 2.eremua: Ariketa hau ere polikiroldeagian egingo da. Lurrean 9 uztai ipiniko dira eta ikasleak bi ilaratan ipiniko dira, uztaiaren alde bakoitzean. Lehenenko ikasleak beste ilarako lehenengo ikasleari bota beharko dio pilota baina, hasierako jokoan bezala botea uztai barruan eman beharko du. Behin jolasa nola burutzen den ikasi ostean, eskuz aldatu beharko dira ikasleak; lehenengo eskuineko eskuarekin jaurti eta ondoren ezkerrekoarekin. Hasiera batean pilota batekin hasi daiteke eta ondoren pilota gehiago sartu, zailtasun maila handitzeko eta ikasleak ez aspertzeko.
  • 3.eremua: Jolas hau pilotalekuan burutuko da, frontiseko aldean. Ikasleak bi bikote eta bi hirukotetan banatuko dira. Taldetxo bakoitzak eskutik heldurik jokatu beharko du. Taldeko kide batek pilotarekin botea egingo du eta eskutik heldurik dagoen beste taldekide batek pilotari joko dio. Eremua 4 zati ezberdinetan banaturik egongo da eta pilota jaurti ostean eremu/marra hori gainditzea lortzen badute, hurrengo eremu/marrara igaroko dira. Bikote/hirukote bakoitza bere aldetik jardungo da. Ariketa hau burutzea lortzen badute denbora agortu baino lehen, eskutik helduta (lenoko taldetxoarekin) partidu bat jolasten saiatu beharko dira. Behatzaileak oso errez dabiltzala ikusten badu, pilota bikoteak jarrri beharrean, zuzenean jo beharko diote, partidu biziago bat lortuz. Partiduak oso geldoa izaten jarraitzen badu, beste pilota bat gehitu daiteke. Behatzaileak taldetxoko mailak oso desorekaturik daudela ohartzen badira, bikoteak maila parekatu batean (egokiena iruditzen zaiona behatzaile/irakasleari) egin/aldatu beharko ditu.
  • 4. eremua: Umeak bi taldetan banatuta kontrakantxan jarrita bi persona (talde ezberdinetakoak) pilota botako dute . Zinta batekin lau koadrantetan banatu behar da pareta. Pilota botatzen duenak 2 edo 3 koadrantetan ematen badu ezkerrekoek eskuinekoak harrapatuko dituzte eta botatzen duenak 1 edo 4 koadranteetan emanez gero, eskuinekoak ezkerrekoam harrapatzera joango dira. Pilota botatzen duen taldea txandatzen joango da.
  • Oharra: pilota botatzeko zailtasunak dituzten haurrek pilota hartu eta jaurti ahal izango dute eta erreztasuna daukatenek ezkerraz (ezkertiarrak badira eskuinaz) bota beharko dute.


    Frontisaren eremuan dauden ariketako umeek azken hamar minutuetan partiduak egingo dituzte, binaka jarrita errotatuz. Horrela probatzea daukate zer den pilota partidu bat jolastea. Partiduak oso motzak izango dira, ez baldin badute mailarik ez dugulako umeak agobiatzerik nahi.

Comentarios

Entradas populares de este blog

SARRERA

KONTAKTUAK

ELKARRIZKETAK