1.eremua: Joko hau kiroldegian jokatuko da, hain zuzen saski baloiko kantxan. Bi talde egongo dira (5 ikaslekoak) eta elkarren kontra jokatuko dute. Talde bakoitzaren helburua, saski baloiean bezala, pilota kanastan sartzea izango da, kasu honetan euskal edo teniseko pilota batekin. Talde bakoitzak bost pilota izango ditu, kide bakoitzeko bat. Ahal duten azkarren kantxako alde batetik beste aldera korrika joan beharko dute, pilota eskuetan dutela, talde aurkarikoek harrapatu gabe (hauek ere pilotak dituztela kontuan izanik). Kontrako taldeko kantxan dagoen lerro bat pasa ondoren ezingo dituzte harrapatu, eta kanastara iristean pilota jaurti egingo dute. Harrapatua izanez gero ez da eliminaketarik egongo, horren ordez hasierako tokira bueltatu beharko dute umeek eta berriro hasi. Pilota lehenengoan sartu ez gero beste taldekoak harrapatzera joan behar da. Bost pilotak lehenbailen saskiratzen dituen taldeak irabaziko du. 2.eremua: Ariketa hau ere polikiroldeagian egingo da. Lu...