Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2017

KONTAKTUAK

KIDEAK: - Marene Mtz De Rituerto --- marenzia98@gmail.com - Irati Artolazabal --- iratitopi@gmail.com - Ines Moreno --- imorenosan3@educacion.navarra.es - Irune Muñecas --- irunemu@gmail.com Taldeko e-maila: altsasutopaketa@gmail.com Helbidea:  Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea,                  Portal de Lasarte Kalea, 71, 01007                  Vitoria-Gasteiz, Araba, Euskal Herria. Edozein galderari erantzuteko prest egongo gara! Animatu zaitezte!

ORDUTEGIA ETA GASTUAK

           ORDUTEGIA           10:00 -- Umeen harrera                         Ariketen hasiera           10:30-- 4 ariketak egiten hasi, ume bakoitza dagokion eremuan           11:00-- Ariketa aldaketa           11:30-- Ariketa aldaketa           12:30-- Ariketa aldaketa           12:30-- Ariketen bukaera                        Hamaiketakoa (fruta pieza bat)                        Kamiseta banaketa             * Ariketa tarteetan deskantso laburrak egingo dira, eremuz aldatu beharko dutenez umeak ez aspertzeko eta haien artean hitz egin eta hobeto ezagutzeko.        ...

ELKARRIZKETAK

Gure topaketa  egiteko pilotaren munduko  hainbat pentsonekin hitz egin dugu. Izan ere, haien iritziak jakitea asko lagundu gaitu gure topaketa antolatzen modu eraginkor batez. Hasteko Asier Ansaren iritzia partekatuko dugu. JFKZko gradua ikasi eta gainer pilotaren munduan murgildua dagoen gazte altsasuarra. Jarraian berari egindako galderak eta bere erantzunak idatziko ditugu: 1. Noiz eta zergatik hasi zinen pilotan jolasten? Asierrek: Modu ez arautuan txikitatik hasi nintzen, 3 edo 4 urte nituela etxean aritzen nintzen pilotari paretaren aurka ematen modu batean edo bestean. Eta modu arautu batean, 7 edo 8 urterekin kluban inskribatu nintzen eta ordutik aurrera etengabe. Zergaitiari dagokionez, ziur nago familiak eragindako zerbait izan zela, kulturari lotuta, hala ere esan bezala niri ere pila bat gustatzen zitzaidan eta hasi baino lehen nire kontu ibiltzen nintzen jolasten. 2.Noizbait parte-hartu duzu topaketaren batean? Nolakoa izan zen? Asierrek: Bai, uste dut p...

BIDEOAK (ARIKETEN AZALPENA)

Ariketen azalpen praktikoa:

KONTUAN HARTUTAKOAK

Topaketa prestatzeko garaian informazioa bildu dugu era egokian antolatzeko, hona hemen ikasi duguna eta kontuan hartu duguna. Haurrek ikasteko modurik egokienetako bat jokua da. Berdin du ze motatako jokua den, imaginazioa lantzen da eta informazioa era inkonszientean prozesatzen eta barneratzen da; gaitasun fisiko zein intelektualak lantzen dira. Horregatik gure topaketan pilota jolastearen bitartez ikastea funtsezkoa da. Zazpi urtetatik aurrera haur batentzako kideak eta kooperazioa oso garrantzitsuak dira, adin honetatik aurrera taldeko jokoak oso aberasgarriak dira umeentzat. Jokoa zuzentzen duen pertsonari dagokio irabazteagatik dagoen konpetentzia hori baretzea edo bideratzea, horretarako hurrengo gauzak egingo ditu: argitasun osoz jokuaren arauak azaldu eta bete daitezen ziurtatu, gaitasun bai fisikoak bai intelektualak garatzen dituzten jokuak aukeratu (ez mota batekoak soilik, aberasgarriagoa izan dadin) eta jokuaren garapena behatu, arazoak ekiditzeko. Pilotari buru...

ERREFERENTZIAK

Gouriat, C. (1989). Ideas para divertir a los niños. Bartzelona Zulaika, JI. (1995). Euskal pilota-jokoen historia. Donostia: Tolosa Hiribidiea Asier Ansa.JFKZn graduatua, pilotaren mundukoa, Whatssaparen bitartez pasa genion galderak eta berak dena erantzun zigun, 2017-11-24 Andu Martínez de Rituerto, JFKZn graduatua, Alegin Dbh-ko heziketa fisikoko irakaslea eta bost seme-alaben aita. Tolosa. 2017-11-25 Joseba Ezkurdia. Pilotari profesionala. Whatssaparen bitartez. 2017-11-26

ARIKETAK

1.eremua: Joko hau kiroldegian jokatuko da, hain zuzen saski baloiko kantxan. Bi talde egongo dira (5 ikaslekoak) eta elkarren kontra jokatuko dute. Talde bakoitzaren helburua, saski baloiean bezala, pilota kanastan sartzea izango da, kasu honetan euskal edo teniseko pilota batekin. Talde bakoitzak bost pilota izango ditu, kide bakoitzeko bat. Ahal duten azkarren kantxako alde batetik beste aldera korrika joan beharko dute, pilota eskuetan dutela, talde aurkarikoek harrapatu gabe (hauek ere pilotak dituztela kontuan izanik). Kontrako taldeko kantxan dagoen lerro bat pasa ondoren ezingo dituzte harrapatu, eta kanastara iristean pilota jaurti egingo dute. Harrapatua izanez gero ez da eliminaketarik egongo, horren ordez hasierako tokira bueltatu beharko dute umeek eta berriro hasi. Pilota lehenengoan sartu ez gero beste taldekoak harrapatzera joan behar da. Bost pilotak lehenbailen saskiratzen dituen taldeak irabaziko du. 2.eremua: Ariketa hau ere polikiroldeagian egingo da. Lu...

TOPAKETA

Imagen
ADINA: Lh4, 5 eta 6 mailak (9, 10 eta 11 urte) HAUR KOPURUA: 40 PILOTALEKUA: Altsasuko kiroldegia PILOTALEKUAREN BANAKETA: frontoia bi zatitan eta kiroldegia beste bi zatitan. Eremu bakoitzean ariketa ezberdin bat burutuko da eta ikasleak errotatzen joango dira, eremuz eremu, eremu bakoitzean 30min igaroz (gutxi gora behera, azalpenak barne) TOPAKETAREN IRAUPENA: 2 ordu inguru SAIOAREN IREKIERA:  Saioa irekitzeko eta haurrak egoera berrira ohitu daitezen, antzeko egitura duten joko batzuk burutuko ditugu: Saioa hasi baino lehen, ikasle bakoitzari pegatinatxo bat emango zaio bertan bere izena idatzi eta kamisetan itsatsi dezan. Ikasle guztiak elkarrekin arituko dira. Antolakuntzako norbaitek kolore ezberdinetako pilotak (4) botako ditu kantxara (ume kopuruaren arabera) eta haur bakoitzak pilota bat harrapatzen saiatu beharko du. Modu honetara, 10ikasleko 4talde sortuz. Behin lau taldetan egonik, talde bakoitzak beste jolas bati ekin beharko dio. T...

SARRERA

Aupa, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziaren gradua ikasten gabiltzan lau ikasle gara eta pilotaren inguruko topaketa bat antolatu dugu, geure helburu nagusia zuek gozatzea izanda. Izan ere, topaketa honen helburua ez da elkartzen garenak pilotari profesional bilakatzea, baizik eta ondo pasatzea eta pilotaren munduan murgiltzen hastea.  Hasteko, argi izan ezazue topaketa mistoa dela eta 2. mailatik 5. mailara bitarteko  Altsasuko edozein eskola edo ikastolako eskola kirolan aritzen den edozein ikasle etorri ahal dela. Lasai pilotan adituak ez bazarete, ez da beharrezkoa! Jarraian, topaketaren plana aurkeztuko dugu. Geure helburua ahaztu gabe, goiz osoan zehar egiteko hainbat joko prestatu ditugu. Gainera frontoian zehar sakabanatuko garenez, talde ezberdinak egongo dira eta denok praktikatuko ditugu joko guztiak. Ondorioz, jarduera fisikoa egiteaz gain, jendea ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea dugu geure goiz interesgarri hau. Modu berean, taldeko ...